jueves, 24 de marzo de 2016

SARRERA


Atotxatik sentimendu bizia... Anoetaraino, Beti Erreala! Beti zurekin!


Iraganaldiari begiradatxo bat bakarrik, gogoratzeko Atotxan partidak beti beste era batera bizi izan dituen jendea egon, bazegoela. Zutik, gelditu gabe animatuz, Errealaren izpiritua bultzatuz. Aintzinako garaipenak berriz gogoratzeko, futbol taldeari zein Donostia eta Gipuzkoari ospea eman zioten garaipenak berriz errealitate bihurtzeko. Atzo, gaur eta beti azalaren muinean!

Guztion artean lortuko dugu, hau geldiezina da! 
Zaletasuna berpiztuko dugu!

1909 sortzen da.

- Talde  eta jende ezberdinaren batasuna, Errealari animatzeko asmoarekin.

- Futbola beste era batean bizitzea gustatzen zaigun Errealzale guztiok jaso nahi dituen taldea, Erreala hasieratik bukaerara animatzeko helburuarekin. Gure kemenarekin une txarrak onak bihurtuz, eta gure bultzadarekin gure taldea gailurrera eramanez. Errealari animatuz, salto egiten, ohiu eginez, ekinaren ekinez, bidaiatzen eta gure nortasun eta koloreak maitatzen eta adorez defendatzen... Ez gara geldituko!


- Talde zintzo bezala gauzak garatuz doaz eta batez ere handiagoak egiten doaz guztion esker onez. Hau geldiezina bihurtu behar dugu!






Irudi batek mila hitz baino gehiago balio duela diote

Eta hau dena zer da?

Animatzeko eta batasuna edukiko duen harmaila, zutik animatuz, lehen minututik azkeneraino. Taldeak berak badaki zaletasuna garrantzitsuena dela eta bere oihuek eta animo garrasiek mantendu dezaketela dutela futbol taldea bizirik eta gogotsu egunetik egunera. Guztiok jakin badakigu, urte hauetan zehar zaleen eztarriak oinarrizkoak izan direla kirol helburuak lortzeko eta horrexegatik 1909k badu zer egiterik animazio kontuan. Denboraldi berri honetan zaleen hazkundea dela eta, txikiak geldituko dira Anoetako hego tribuna atzeko eserlekuak. Hori dela eta, futbol zelai berrian Erreala babesteko eta animatzeko espazio berri bat eskatzen dizuegu, atezaintza baten atzean hain zuzen.

Hazteko eta muga guztiak gainditzeko garaia da, inoiz pentsatu ez genuena lortzeko (Champions, Liga eta Kopa).
Orain gero eta haratago joan nahi dugu bai kantitatez bai kalitatez handitzen joateko.





Eta hau dena zertarako?


- Harmaila herrikoia eta familiarra, gazte koadrila ezberdinen topagunea,             sentimendu eta grina berberak bilduko dituena.
- Errealzale guztiak uztartzearen alde, guztiona eta guztiontzako gunea.
- Atotxako izpiritua berpiztu eta garai zaharrak gogoan hartuta, garai                   berriak idazteko asmoz datorrena.

Gipuzkoa osoa ordezkatuz gero eta errealzale gehiago dago, sentimendu bakar batengatik baturik, eta talde hau guztion batasunaren lokarria izango da. Guztiok batera, Errealarengatik.

Anoetaren garrasia, harmailaren arima eta bihotza, amore ematen ez duen hintxada eta bere indar kemen eta ilusio guztia zabaltzen duena.

1909ak batze eta elkartze gunea guztiontzat izan behar du, Errealzale guztiontzat, norbere nahia, partidaren minutu guztietan zehar jokalariek zaleen arnasa sentiarazteko zutik animatzea, garaipeneraino bultzatuz,  gure taldearentzat exijentzia moralaren giroa sortuz eta gure aurkariak intimidatuz.

Harmaila sendoa, duen guztia emango duena eta konprometitua. Horrela baldin bada talde indartsuago eta gogorragoaren gotorlekua izango gara. Helburu hau Errealzale  askok nahi dugu, aintzinako garaipenak berriz bizitzeko, historian zehar irabazitako ospea berreskuratzeko.

Etorri eta oihukatu!

Talde hau Atotxako izpiritua berreskuratzeko asmoarekin sortzen da, balio zaharretan oinarriturik historia berria idatzi nahi dugunon eskutik, partidak entretenigarriagoak eta intentsuagoak izan daitezen. Emaitzari balioa kenduz, 90 minututan zehar zutik abestuz eta taldea garaipenerarte eramanez. Ondo pasatzea, gure taldea animatzea eta gainerako ikusleak ere disfrutaraztea. Hori da talde berriak lortu nahi duena. Gero eta jende gehiagok osatzen duen taldea, Erreala etenik gabe animatzen duena. 
Txuri-Urdin eta errealzale multzo guzti hori gonbidatzen dugu zoramen eta gozamen honetako kideak izatera.
Talde honekin bat egiteko eskatzen den gauza bakarra Erreala hasieratik bukaerara etengabe animatzeko gogo eta grina dira…

ETA HAU GALDUKO DUZU???

Edozein bazkidek, Taldek, Peñak edo abonatuk egitasmo berri honetan parte hartu nahiko balu, guk geuk gonbidatzen dugu bere datuak partida hasi baino bi ordu lehenago uztera “Jon Ander” tabernan , edo atsedenaldian Anoetako 23. Blokean.